XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honela, egoitza, merkatal, tertziario, industri edo aparkamendu erabileraren oinarrizko balioak lortu ahal izango dira.

4. Lurzoruaren erabilpenik egokienak, hura aparkalekuen eraikuntzarako edo beste edozein erabileratarako sestra azpian ustiatu beharra dakarrenean, sestra azpiko oinarrizko balioak lortu ahal izango dira.

5. Lurzoruaren hondar-balioa lortzeko, Katastru Balorazio Ponentziak beste kalkulu sistema zehatzago bat ezarri ezean, honako formula hau erabiliko da: HB / MB / EK / 1`38.

HB erabilera bakoitzarentzako Lurzoruaren Hondar Balioa da, MB merkatu balioa, 1.38 higiezinen sustapenaren gastuak eta mozkinak orekatzen dituen konstantea eta EK delakoa eraikuntzaren kostua, horren barne eraikitzailearen industri-mozkinak daudelarik.

6. Higiezin-produktuen errentagarritasun egokia akura-erregimenean gertatuko balitz eta ondorioz salmenta-merkatu esanguratsurik ez badago, aurreko apartatuan erabilitako merkatu-balioa, akurapen-merkatu librean lortutako edo lor litezkeen errenta garbien interes motan kapitalizatutako balioari egokituko zaio.

7. Baldin eta katastro zonetan berehalako eraikuntza egiterik ez badago hauek hiri lurrak direlako planeamendu orokorrak horrelakotzat jotzen dituenetan, edo urbanizagarriak izanik planeamendu xehekaturik, onurak eta kargak berdintasunez banatzeko urbanizazio proiekturik edo burututako urbanizazio proiekturik ez badute eta oinarrizko balio unitarioak edo erreperkusiokoak zehazteko lurzoruaren merkatuari buruzko informazio aski fidagarririk ez badago, tasaziozko hondar-metodoa erabil liteke.